Bilbao 2025
Ezagutu gure berrikuntza teknologikoak
Proiekzio interaktiboak
Errealitate Birtual berria
Denbora-makina
360º-ko proiekzioak
Errealitate Birtual berria
Denbora-makina
Proiekzio interaktiboak
Iritsi da Bilbora Vienako artista hipnotiko eta iraultzaileari eskainitako erakusketa murgiltzailea, urrearen erabilera bere sinadura estilistiko imitaezina bihurtu zuena. Teknologiaren botereak, Gustav Klimten artearen distirarekin batera, mundu liluragarri eta miresgarri batera eramango du bisitaria, muga guztiak eraitsiz.
Ezagutu artista gertuagotik bere lanak eta bizitza azaltzen dituen ibilbide baten bidez.
Klimt-en obra gida baten eskutik ezagutu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan honako helbide elektronikoaren bidez bilbao@nextmuseum.net
Proiekzio murgiltzailea, errealitate birtuala, denbora-makina, A.A., familia osoarentzat egokia den esperientzia multisentsorial erakargarria.
Museoak tailerrak egiteko espazio bat du, baina aldez aurretik erreserbatu behar da. Ikasleek Gustav Klimt-en obrak ulertzeko eta, aldi berean, sormena garatzeko pentsatuta dago. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi bilbao@nextmuseum.net helbidera.
Andima Kamiruaga2025-02-10 Muy bonita experiencia. Andrea F. B2025-02-06 Experiencia muy recomendable. Martin Sarachaga2025-02-04 Muy buena experiencia Mar Negro2025-02-03 Una exposición diferente, una forma de ver la obra de Sorolla distinta, merece mucho la pena verla. Marijo2025-02-02 Sala de exposiciones temporales ubicada en el barrio de Deusto. Hemos visto la Expo inmersiva de Sorolla y muy bien.
📅 Datak: 2025eko martxoaren 21etik aurrera.
🕒 Ordutegia: Astelehenetik igandera 11:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 20:30era.
📍 Lekua: Next Museum Bilbao (Blas de Otero Kalea, 54, Deustu, 48014 Bilbo, Bizkaia).
👤 Adina: Publiko guztientzat. 6-12 urte bitarteko haurrek errealitate birtualeko esperientzia egiterakoan, heldu batek gainbegiratuta egon behar dute.
♿️ Irisgarritasuna: Museoa mugikortasun urridun pertsonentzako egokituta dago.
🗨️ Hizkuntzak: Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.
Next Museum Bilbao
“Klimt: Urrezko ametsa” Gustav Klimt artista vienarraren atzera begirako erakusketa da, non tekonologia kultura hurbiltzeko erabiltzen den. 360º-ko murgiltze proiekzioak daude, errealitate birtuala, instalazio interaktiboak, denboraren makina… bisitan etorri eta guzti hau zer den deskubritzea besterik ez da geratzen!
Next Museum Bilbao-n. Blas de Otero kalea, 54, Deustu, 48014, Bilbo (Bizkaia)
Gutxi gorabeherako ideia bat izan dezazun, jendeak ordubete eta ordu eta erdi inguru pasatzen du esperientzia honetan.
Ez, edukieraren arabera, sarrera bakoitza pase batera lotuta doa, ordu erdiro. Saioa hasi eta 10 minutura arte sartu ahal izango da. Beste pase batean sartu ahal izatea edukieraren araberakoa da.
Ez.
Bisita honek errealitate birtualeko esperientzia sentsorial batez gozatzeko aukera du, 7 minutuko iraupenarekin. Jarduera hori gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri, eta ez zaie gomendatzen epilepsia, bertigoak edo arazo zerbikalak dituzten pertsonei.
Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez (azken hau QR-kodeen bitartez)
Ez dago baimenduta museoan animaliak sartzea, salbu gida-animalien edo laguntzarako animalien kasuan (dokumentazioa aurkeztu behar da).
Ez.
Zoritxarrez bisita ez da gomendagarria epilepsia duten pertsonentzat
Bai, bertako langileen argibideak jarraituta aurkituko dituzu.
Adin guztietako pertsonak dira ongi etorriak! Kontuan izan haur-kotxeak museoan zehar ibil daitezkela. Hala ere, errealitate birtualeko esperientzia 6 urtetik aurrera izaten da, heldu arduradun batek lagunduta (hala ere, txikienek ere sar daitezke aretora, beti zainduta).
Ez. Erakusketan ez dago jatorrizko piezarik. Pintorearen margolanetatik abiatuta sortu diren kalitate handiko kopiak soilik.
Bai, gainera ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat, audiogidak ditugu, gailu mugikorretan eta entzungailuekin erabili ahal izateko.
Bai, flashik gabe bada.
Bertako langileei galdetzea gomendatzendugu. Behin joan zarela konturatzen bazara, museoaren zenbakira deitu edo whatsapp bat idatz dezakezu: 638 625 443
Bai, aretoko langileei QR kodea eskatu behar zaie. Audioguia entzun nahi baduzue, gogoratu telefono mugikorra eta entzungailu pertsonalak ekarri behar dituzuela.
Ez, ez dago baimenduta ez jatea ez edatea
Klimt-en obra gida baten eskutik ezagutu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan honako helbide elektronikoaren bidez bilbao@nextmuseum.net
Bai, aldez aurretik erreserba eginez bisita gidatu pribatuak antola daitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat bilbao@nextmuseum.net helbidera.
18 urtetik beherakoek legezko tutore batekin edo heldu batekin etorri behar dute.